2016(e)ko azaroa 28, astelehena

ABENDUAN LANDUKO DITUGUN KANTAK

Kurkuluxetan elkarteak argitaratu duen “Neguko Haur Kantak” CDan agertzen diren abesti gehienak jatorrizkoak dira. Negua heltzen denean Olentzero etortzen da gure etxeetara baina horretaz gain Euskal Herrian historikoki beste hainbat gauza ere ospatu dira: solstizioa, urte amaiera, eguberria, eta bestelako sinesmenak naturarekin eta gure tradizioekin lotuta. 14 abestiz osaturiko CD bat da: 3 abesti herrikoi eta 11 abesti berri eta asmatuak. Ekoizlea Bilboko “Kurkuluxetan” elkartea da eta bertan parte hartu dutenak hauek izan dira. Musika egileak eta letrak: Itxaso Azkona, Koldo Zelestino eta Joserra Gutierrez Koroak eta ahotsak: Arrigorriagako “Artizarra” musikaltegiko haur eta gazteak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina